top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

Donostiako Bamboo, World Of Dance Spain txapelketako gazteen kategoriako bigarren postuan

Bartzelonak 800 dantzari eta 1.600 ikusle baino gehiago jaso ditu txapelketako V. Edizioan

75328560_1881512198661566_62857297133777
2019ko Azaroaren 10a.

Iturria: instagram @worldofdancespain

Ainhoa AIZPURUA OYARBIDE

Donostiako Bamboo dantza eskolako kideek World Of Dance Spain txapelketako gazteen kategoriako bigarren postua lortu dute, honekin abuztuan Los Angelesen izango den finalean Espainia ordezkatzeko aukera irabaziz.

 

Larunbat honetako goizeko 11.00etatik aurrera, Bartzelona dantza hiriburua bihurtu da. Espainiako hainbat txokotatik etorritako 31 talde baino gehiago lehiatu dira bi modalitatetan: koreografia eta freestyle. Dantza urbanoaren munduan nazioartean ospe handia dutenek osatu dute honetako epaimahaia. Horien artean daude Creesto, MALKOM, Marcio Ratinho, Antoinette Gomis, Dylan Mayoral, J.K Sánchez eta Physs.

 

Donostiako Bamboo dantza taldeak bigarren urtez hartu du parte, baina emanaldia prestatzeko aurreko urtean baino denbora gutxiagorekin, bi hilabete zehazki. Hala ere hori ez da oztopo izan haientzat, bigarren postua lortu baitute txapelketan, LF Company taldearekin berdinduta. Edizio honetako garaile izan da Souldiers taldea. 

 

Aurten, gainera, mezu bat eraman nahi izan dute txapelketara: "Egun bat geratuko balitzaigu bizitzan, zuhaitz bat landatu eta dantzan jarraituko genuke". Beraz, taularatu duten koreografiak, mugimeduak nahiz gorputz espresioak eta soinean eraman dituzten arropek bat egin dute mezu horrekin.

 

Hori gutxi balitz, Los Angelesen (AEB) jokatuko den munduko txapelketarako txartela lortu dute. Finalerako sailkatzeko eskuratu beharreko gutxieneko puntuazioa 80 puntu ziren, eta Bambook 84 lortu zituen. Aipatu beharra dago World Of Dance bezalako txapelketa garrantzitsu batean sailkatu den lehen talde euskalduna dela.

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page