Berriz ere bueltan da
Melendiren kontzertu jendetsua Iruñako Navarra Arenan
Leire RODRIGUEZ GARMENDIA

Iturria: Leire Rodriguez
Melendik bere tour berriaren kontzertuetako bat eman zuen aurreko ostiral gauean, urriak 18, Iruñako Navarra Arenan. “Mi cubo de rubik” da tour berriaren izenburua eta bertan abesti berriak eskeintzeaz gain, bere betiko hits-ak eskeintzen ditu.
Kontzertua gaueko 21:30etan hasi zen. Jende ugari bildu zen, gazteak zein helduak. Soinu kalitate egokia eta giro ezin hobea gauzatu zen ikuskizunean zehar. Gutxi gorabehera, 2 ordu iraun zituen kontzertuak. Abestiak eskaintzeaz gain, gertakizunak eta istorio txikiak kontatu zituen Melendik, publikoarekin gertutasuna adierazteko ziurrenik.
Hasieran, abesti berriak abesten hasi zen, eta gero, nahasketa bat egin zuen abesti berri zein zaharrekin. Kontzertuan zehar, bozgorailuaren gainean zutik jarri nahi izan zuen eta ia aurrerantz erori zen. Izan ere, ondo disimulatu eta kontzertu izugarria eskaintzen jarraitu zuen. Espektakulua amaitzen ari zela, behin baino gehiago kontzertua amaitu zenaren iradokizuna egin zuten Melendi eta bere taldekideek. “Lagrimas desordenadas” abesti famatuarekin amaiera borobila eman zion kontzertuari.
Ikuskizun jendetsua eta paregabea izan zen. Jendea pistan oso ilusionatuta zegoen, oso gogotsu dantzan. Melendik sortu zuen giro ezin hobearekin harmailan zegoen jendea zutitu egin zen eta askok mugikorreko linternarekin ikuskizuna argiztatu zuten.