top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

“Poz handia izango zen astebururo Anoetan jokatzea”

 

 

​
 

Nerea Eizagirre Lasa  • Errealeko jokalaria

 

Errealeko Lehenengo Mailako nesken taldea lan handia egiten ari da eta Nerea gustora dago lortzen ari direnaz

Leire Rodriguez Garmendia

Nerea Eizagirre Lasa (2000, Tolosa) gipuzkoar futbolaria da, emakumezkoen futbol ligaren lehen mailan jokatzen du, errealean. Txikitatik ibili da futbolaren munduan murgilduta. Tolosako futbol taldean hasi zuen bere ibilbidea. Gero, Añorgan jokatzeko aukera izan zuen. Hortik, Errealera joateko bideak ireki zitzaizkion, gaur egun arte.

  1. Espero zenuen daukazun ibilbide luzea eta gero Errealean jokatzen bukatzea? 

 

Bueno nire ustez hori ez duzu inoiz imajinatzen ezta?. Oso txikitatik hasi nintzen futbolean jolasten. Betidanik izan da gehien gustatu zaidan kirola baino uste dut ez zarela jabetzen horraino iristea daukazula. Tolosan jolasten hasi nintzanean jolas moduan hartzen nuen baino behin Añorgara heldu nintzela ikusi nuen bigarren mailan beste maila bat zegoela eta errealera joateko salto hori ematea neukala, ostegunetan errealarekin entrenatzen hasi bainintzen urte batez. Orduan imajinatu nuen iristeko aukera nuela. Behin aukera ikusten duzula aprobetxatzen saiatzen zara. Gero, ohitzat hartzen duzu.

 

  1. Nola daramatzazu lehenengo mailan jokatzea? Presio asko da zuretzat?

 

Uste dut mutillek duten bezala. Azkenean, goi mailan jolasten ari zara eta denen erreferentea zara modu guztietan; baloreak transmititzerakoan, baita emakumeon futbola defendatzerakoan. Azkenean, presio puntu hori daukagu. Hala ere, zelaira ateratzen garenean dakiguna egiten saiatzen gara eta presioa alde batera uzten dugu. Egia da azkenen hor goran zaude eta jendeak erreferente gisa hartzen zaitu. Erreferentea bazara errefente ona izatea garrantzitsua da.

 

  1. Erreferentea aipatu duzula. Zuk erreferenteren bat daukazu? 

 

Bueno ni erreferenten aldekoa ez naiz inoiz izan. Nik beti pentstau dut zure erreferentea izan behar duela zure taldekide bat. Griezman Errealeko jokalari ohia adibidez nire erreferentea da baino azkenen beataz ez dut ezer ikasiko ez dudalako berekin ezer partekatuko. Orduan, taldekideko bat erreferente izatearen aldekoa naiz. Nire taldean jokalari asko ditut ni baino zaharragoak direnak, askoz urte gehiago damakitenak lehenengo mailan jokatzen eta ibilbide asko dutenak. Nire ustez beraiek dira niretzat erreferente hoberenak.

 

  1. Zenbat egunetan entrenatzen duzu? Gutxi gorabehera, zenbat ordu?

 

Segun partidok noiz jolasten ditugun baino normalean, larunbatean edo igandean jolasten dugu. Asteartea eta ostirala atseden egunak izaten dira. Entrenatzaileari partidu ondorengo entrenamendua gustatzen zaio errekuperatzeko eta partidua baino lehenagoko entrenamendua taktikak prestatzeko. Bi egun izan ezik beste egun guztietan entrenatzen dugu. Normalean entrenamenduak luzatu egiten zaizkigu asko gustatzen zaiolako hitz egitea entrenatzaileari. Hala ere, bi ordu ingurukoak izaten dira.


 

  1. Nola eragiten du futbolari profesionala izateak zure bizitza pertsonalean? Suposatzen dut alde negatiboak ere izango dituela. 

 

Nire ustez 19 urterekin profesionala izatea zaindu egin behar dela. Azkenean, 19 urteko gazte bati beti gustatzen zaizkio parrandak, lagunekin egotea, etab. Alde horretatik pixka bat gogorra da; larunbata iristen da eta koadrilako guztiak parrandan daude, zuk, berriz, etxean egon behar duzu hurrengo egunean partidua duzulako. Hori da zailena. Ez daukazu disfrutatzeko aukera baino beste modu batean gauza onak ere baditu. Azkenean, profesionala zara eta zuri gustatzen zaizun zerbaiten goi mailan zaude. Baloratu behar dira gauza batzuk. Parrandak beti egongo dira eta bizitza profesionala ez da bizi guztirako izango.

 

  1. Gainera, edukiko dituzue hainbat gauza ezingo dituzuenak egin, kirol arriskutsu batzuk, besteak beste, ezta? (elkarrizketan zehar sortutako galdera)

 

Bai. Adibidez motoa eta eskia kirol arriskutsuak izanik ezin ditugu egin lesio bat izateko arrisku handia dagoelako. Pena bat da. Nire lagun guztiei betidanik gustatzen zaie eskiatzea eta etxean ere beti hitz egin den gauza bat da. Nere kasuan ezin dut egin ez bada eski de fondo, bertan ez dagoelako jaitsi eta erortzeko arrisku hori. Motoan erortzen bazara erorketa oso zuzena da. Azkenean, belauneko lesioak ekiditeagatik da. Ulergarria da. Klubak jartzen dituen arauak dira eta, beraz, bete behar dira.

 

  1. Jakin badakit unibertsitate ikasketak burutzen ari zarela. Zaila izan behar du aldi berean ikasi eta lan egitea. Nola daramatzazu egoera hau? 

 

Hasieran asko kostatzen zitzaidan baina ohitu naiz. Aurten unibertsitatean egotea beste lasaitasun bat da, klaseak galtzen dituzu eta ez da ezer pasatzen. Lehengo urtean bigarren batxilergoan gaizki pasa nuen eskolan aldetik presio asko zegoelako selektibitaterengatik. Azkenean, ikasteko denborarik ez daukazu. Behin eskolatik ateratzen zarela entrenatzera joan behar duzu eta arratsalde osoa lanean egon behar duzu. Gero, etxera bueltatu eta ikasten jartzea gogorra da; nekatuta zaude, egun guztia ikasten, futbolean jolasten...eta kontzentrazio hori lortzea zaila da. Urte hori izaten da zailena. Unibertsitatean gauzak lasaiago hartzen dituzu. Egia da nik ez dudala presio hori unibertsitate ikasketak ateratzeko, behin aterata helburu bat izango litzateke ikasitakoaz lan egitea. Hala ere, momentu honetan lehentasuna futbolari ematen diot. Baita Ikasketei ere. Azkenean, selektibitatea ez baduzu gainditzen ezin duzu unibertsitatean sartu, eta nire ustez ikasketak izatea garrantzitsua da.

 

  1. Lehenengo mailan jokatzen hasi zinenetik  asko bidaiatu duzu (Frantzia, Suiza, Albania, Praga…). Zein da gehien gustatu zaizun tokia?

 

Egia esan toki askotara bidaiatu dut baino nik beti esaten dut Donostia niretzat polittena dela. Dena dauka eta niri asko gustatzen zait. Praga, adibidez, asko gustatu zitzaidan. Gainera, joan ginenean Europako txapelketa irabazi genuen eta horrek eragin handia izan zuen. Denen nahasketa izan zen; pragaren edertasuna eta txapelketa irabaztea.

 

  1. Txikitatik murgilduta egon zara futbolaren munduan baina zerk motibatu zintuen futbolean jolastera?

 

Txikitatik egiten ditut eskola kirolean 3 kirolak: futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Egia da nik beti edukitzen nuela gogoa azkeneko hiru hilabeteak iristeko futbola zelako. Igeriketa ere gustatzen zitzaidan. Joaten nintzen igeri egitera eta lasaitu egiten nintzen. Igeriketa zen kirol bat dena hor botatzen nuela, uretan nengoela...eta ura betidanik gustatu zait. Igeriketak egunero entrenatzea eskatzen zuen eta iritsi zen momentu bat futbola edo igeriketa aukeratu behar nuela, biek esfortzu bera eskatzen baitzidaten. Azkenean, futbolarekin geratu nintzen kirol taldea delako. Lagunekin gustura egoten nintzen eta ez nuen horrenbeste sufritzen. Igeriketan momentu txarretan bakarrik zaude, eta alde horretatik gogorragoa da psikologikoki.

 

  1. Realean jokatzeaz gain, Espainiako selekzioan ere jokatzen duzu. Baita Euskal Selekzioan ere. Kontaiguzu bitxikeriarenbat. 

 

Esango nuke bitxikeriak ez ditudala eduki. Hori bai, beti esaten dut Espainiako selekzioarekin joan naizenean ez dudala inor ezagutzen eta euskaldunak eta katalanak batera ibiltzeko joera edukitzen dugula. Zerbait ezberdina sortzen da. Selekzio guztietan begiratzen dituzu kategoria guztiak eta esan beharra dago katalanek eta euskaldunok izugarrizko erlazioa dugula. Nire ustez, erlazio horiek bizitza guztirako geratuko dira. 

 

  1. Bistakoa da futbolaren mundua oso ezberdina dela nesken eta mutilen artean. Lehenengo mailan jokatzen duen neska batek ez du mutil batek bezain beste diru irabazten. Gainera, baldintza guztiz ezberdinak dituzue. Zer iritzi duzu?

 

Bueno baldintza nahiko berdinak izatea jada lortu dugu: zubietan entrenatzen dugu, leku berean aldatzen gara, gimnasioa ere erabiltzen dugu, fisioa daukagu, entrenatzailea daukagu… gauza horiek berdina dira. Egia da ekonomikoki izugarrizko aldea dagoela. Mutilak futbolera dedikatzen dira eta goizetan entrenatzera baino ez dira joaten. Profesionalak dira. Guk, berriz, arratsaldetan entrenatzen dugu eta goizetan lana edo ikasi egiten dugu. Ez daukagu beraiek duten lasaitasun hori. Irabazten dugu baina oraingoz behintzat lan bat edo ikasketa batzuk izatea ezinbestekoa dugu bizitza aurrera eramateko. Ez daukagu bizitza eginda. Hor asko dago egiteko, gehienbat komunikabideen aldetik. Hauek gizonezkoen futbolari indar gehiago ematen diete. Baldintzen aldetik, kluba konturatu da emakumeei indar gehiago eman behar zaiela eta horretan ari dira. Anoetan jolasteko bi aukera eman dizkigute. Hala ere, jarraitu egin behar dugu.


 

  1. Ekonomikoki izateaz gain, bidaiatzen duzuenean mutilak normalen hegazkinez bidaiatzen dute. Zuek, berriz, autobusez. Hor alde bat badago. (elkarrizketan zehar sortutako galdera)

 

Bai, egia da bidai luzeak direnean hegazkinez egiten ditugula. Baina oraindik Madrilera autobusean joaten gara. Horretan arrazoia duzu. Hala ere, azken aldian asko bidaiatzen dugu. Azkenengo partidua Balentzian jokatu genuen eta hegazkinean joan ginen, normalean autobusez joaten garenean. Astegunean jolasten genuen eta klubak esfortzu hori egin zuen klaseak edo lana ez galtzeko. Gainera, azkenengo bidaia Madrilera egin genuen eta hegazkinean joan ginen mutilekin. Inoiz ez da hori gertatu. Hortaz, sentitzen ari gara garrantzia ematen digutela eta laguntzen ari zaizkigula. Oraindik hau normaltzat hartu behar da. Guretzat oraindik ere ez da gauza normal bat baina berez normala izan beharko luke.

  1. Komunikabideek ere gizonezko futbolari, kirolari orokorrean, indar handiagoa ematen diete. Hainbat titulu irabazi dituzu, europako txapelketa, besteak beste. Titulu hauen aipamen berezirik ez da egiten komunikabideetan. Zer sentitzen duzu? Mespretxatua sentitzen zara?

 

Nire ustez komunikabideentzat negozio bat da. Mutilen futbola pertsona askok ikusten dute eta diru asko mugitzen da. Ez dira konturatzen emakumeetan ere negozio hori handitzen ari dela. Jende gehiago ikusten ari da emakumeon futbola eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio. Komunikabideetako nagusietako bat izango banintz nesken futbolean inbertituko nuke. Azken finean, mutilak gaur egun ondo dabiltza baina ez dute ezer irabazi duela 4 edo 8 urtetik. Emakumeok, berriz, urtez-urte bai: sub20 txapeldunorde geratu da, sub17k munduko txapelketa irabazi du, eta guk sub19rekin europako txapelketa irabazi dugu. Azkenean, titulu asko lortu ditugu mutilek lortu ez dituztenak. Lortu dugun guztiaz gehiago hitz egingo balitz negozio ona egongo litzateke komunikabideetan. Hala ere, hori beraiek ikusiko dute. Gure egizkizuna da nesken futbola interesgarria egitea, eta jendea animatzea. Azkenean, jendeak ikusten badu komunikabideek dirua jarriko dute.

 

  1. Nola ikusten duzu zure etorkizuna? Futbola zure aukeren artean sartzen da?

 

Oraindik gaztea naiz, 19 urte ditut eta nire taldekideek bizi dituzten gauza asko ez ditut bizi, ezer irabazi gabe egotea edo inork ez ezagutzea, besteak beste. Diskriminazio puntu hori ere ez dut bizi. XXI.mendean etorri naiz, nork dioen bezala. Nik ez ditut gauza horiek bizi. Emakumeon futbolari garrantzia ematen ari zaio, baina ez mutilei bezain beste. Hemendik urte askora gustatuko litzaidake futbolaz bizitzea. Azkenean, gustatzen zaidan gauza bat da, eta zergatik ez gustatzen zaidan lan batez bizitzea? zer gehiago ezta? Niretzat profesionala izatea, goizetan Zubietara joatea, egunero entrenatzea eta arratsaldeak libre edukitzea garrantzitsua izango litzateke. Espero dut!

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page