top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

Danbor hotsa nagusi izan da Azkoitian

Eguraldi txarra ez da oztopo bihurtu

danborrada.jpg
2019koAzaroaren 23a.

Urtero bezala, San Andres aurreko larunbatean Azkoitiko helduen danborrada egon da Azkoitiko herrian. Nahiz eta eguraldia ez izan paregabea, gogoz astindu zituzten danborrak Azkoitiarrek.

Aurreko urtean bezala, 10 talde izan dira nagusi danborradan: Aldapa lokalaren taldea, Ixkitturri elkartea, Udalaren taldea, pilotarien taldea, euskal presoen eskubideen aldeko taldea, Txintxarri gazte taldea, eta Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako bina talde atera ziren larunbat gauean.

Hasieran, danborradako zuzendari guztiak elkartu ziren afaldu ostean, eguraldia zela eta, zer ibilbide egin aukeratzeko. Normalean, euria egiten duenean ibilbide motza egiten . Baina eguraldia ez zela nahiko txarra adostu, eta ibilbide luzea egitea erabaki zuten guztien artean.

Honako hau izan zen ibilbidea. Gurea pilotalekutik irten zuten talde guztiek eta herriko plazan jo zuten. Handik, plaza baldara joan ziren eta bertan ere jo zuten. Behin hor jota, julio urkijo hiribidean geldiune bat egin zuten, 15 minutukoa eta horren ondoren berriz martxari ekin zioten, berriro ere plaza nagusira joan eta bertan beste 5 kantu jo zituzten, eta amaitzeko bertatik berriro ere gurea pilotalekura joan ziren.

Enara AROCENA ALONSO
HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page