Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua ospatu da Bilbon
Profesionalez gain, ehundaka ikasle ere hurbildu dira Bizkaia Aretora.
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua ospatu da hilaren 11 eta 12an Bilboko Bizkaia Aretoan. Urtero lez, EHUko komunikazioko graduetako ehundaka ikasle bertaratu dira aretora munduko hainbat profesionalez gain.
Nazioarteko profesional gonbidatuek gaur egun ziberkazetaritzak bizi duen egoerari buruzko gogoetak nahiz analisiak egin dituzte Bizkaiko hiriburuan, medioen manipulazioa, fake news eta hedabide alternatiboak besteak beste.
​
Nazioarteko lau hizlari gonbidatu izan dira aurtengo kongresuan, hala nola,
Tine Ustad (Oslo Metropolitan University, Norbegia), Lena Frischlich
(University of Muenster, Alemania), Joao Canavilhas (Universidad de
Beira Interior, Portugal) eta Ramon Salaverría (Universidad de Navarra,
Espainia).
​
Ohiko hitzaldiez gain, egun bakoitzean mahai-inguru bat izan da, non ikasle
nahiz profesionalek aktiboki parte hartzeko aukera izan duten beraien
galderak edo interes gaiak azalduz. Lehenengo egunean hainbat "youtuber"
izan ziren mahai-inguruan haien lanari buruz hitz egiten: Nacho González (La Media Inglesa), Julen Hernández (Hola Julen) eta Nerea Riesco (Canal Nerea Riesco).
Astearteko mahai-inguruan berriz, komunikazio feministaren gaia jorratu zuten Libe Mimenza, Maite Asensio, Asier Rufo eta Arantza Gutierrez Pazek. Asier Rufok LGTBI+ kolektiboaren ikuspuntua ere azaldu nahi izan zuen bertan.
​
Bi mahai-inguruek, hitzaldiek bezalaxe, interakzio izugarria izan dute bai kongresuan bertan, bai Twitter bezalako sare sozialetan, #ciberpebi hastagarekin partekatu direnak.


Arantza Gutiérrez Pazek tertulietan dagoen aniztasun faltari buruz hitz egin zuen kongresuan. Hemen duzue zatitxo bat ikusgai: