top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

Joseba Ezkurdiak txapela kendu dio Jokin Altunari

22-16 galdu du amezketarrak  Nafarroa Arenan jokatu den lau eta erdiko finalean

WhatsApp_Image_2019-11-17_at_19.55.37_to
2019ko Azaroaren 17a.

Iturria: Ataria

Leire RODRIGUEZ GARMENDIA

Bigarren urtez jarraian, Joseba Ezkurdiak txapela kendu zion atzo Jokin Altunari Navarra Arenan. Iaz,  22-17ko emaitzarekin kendu zion txapela arbizuarrak amezketarrari, aurten, aldiz, 22-16koarekin. Erritmo eta intentsitate handiko finala jokatu zuten. 

​

Sake errematean min handia egin zuen Jokin Altunak, baina Ezkurdiak, pilotari eman zion abiadurarekin neke handia sortu zion amezketarrari. Gakoetako bat 11-12koan egon zen. Altuna III.ak lortu zuen tantoa baina latz sufritu ondoren. Lehen atseden luzea hartu arren, kosta egin zitzaion buelta ematea eta hortik aurrera Joseba Ezkurdiaren kolorea izan zuen finalak.

​

Pilotalekuko harmailetan, batez ere, Ezkurdiaren jarraitzaileen oihuak eta animoak entzun ziren. Altunaren jarraitzaile ugari inguratu ziren Nafarroako hiriburura, baina ez ziren besteak bezain beste entzun.

​

Amezketa ingurutik joandakoek, gainera, bestelako aldarrikapen bat ere izan zuten. Duela egun batzuk jakin zen bertan behera geratu dela Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Baluarten eskaini behar zuten emanaldia. Hori dela eta, elkartasun eta protesta keinu modura, ile-ordeak eta sudur gorriak eraman zituzten frontoira, zaleen artean banatu, eta harmailetan egon bitartean jantzita izateko.

​

​

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page