top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

Azkoitia eguna ospatzen da joan den larunbatean

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, giro bikaina egon zen herrian

IMG_0949_tokikom_700x700.jpg
2019ko Urriaren 22a.
IMG_0989_tokikom_700x700.jpg

Iturria: Maxixatzen

Enara AROCENA ALONSO

Urriaren 19an, 4. Urtez, Azkoitia eguna ospatu zen Azkoitian. Herrixen merkatari elkartek antolatzen du egun hau, herriko merkatari txikien jarduna erakusteko asmotan. Elkartean parte hartzen duten dendak ere alai dekoratuak egon ziren egun guztian zehar. Gainera, plazan postu txikiak jarri zituzten beraien eguneroko jarduna erakusteko asmoz.

Giroa alaitzeko, tren txu txu bat ibili zen egun guztian zehar herritik bueltaka, bertan ume eta guraso asko ikusten ziren irribarre handiarekin. Hortaz gain herrian, tonbola bat jarri zuten sariekin, eta pintxo eta sagardo dastaketa ere egon zen trikitilariek girotuta.

Arratsaldean ere festak jarraitu zuen, umeentzako puzgarriak jarri zituzten berdura plazan, eta kontzejupean umeek aurpegiak margotzeko txokoak ere izan ziren. Bien bitartean, trenak herrian bueltaka jarraitzen zuen. Ume asko gerturatu zien puxatrrietara eta aurpegia margotzera.

Festa amaitzeko, gauean, "Xakelmariren" pintxo lehiaketa egon zen. Gaia piper berdea zen eta epaimahaiak taberna guztietako pintxoak dastatu ostean, Orbela taberna izan zen lehiaketaren irabazlea.

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page