Berri Txarrak-ek agur esan du 25 urte ondoren
Nafarroako taldeak, azken kontzertua eman du Iruñan 25 urtez musika eskeintzen egon ondoren

2019koAzaroaren 23a.
Iturria: Noticias De Navarra
Leire RODRIGUEZ GARMENDIA
Berri Txarrak rock taldea Lekunberrin (Nafarroa) sortu zen 1994an. 25 urtez musika eskeiniz munduari bira eman ondoren, agur esan du urte bateko gira eginez. Azken kontzertua eman zuen atzo Iruñan, Navarra Arenan. 11.500 pertsona inguratu ziren “Ikusi Arte 2019” giraren amaierako azken ekitaldia ikustera.
19:00etatik ateak irekita zeuden. Berri Txarraken kontzertuaren aurretik, “Lehiotikan” teloneroak egon ziren. 22.30etan eman zioten hasiera kontzertuari. “Eskuak” abestia entzuten hasi zen eta Gorka Urbizu, David González eta Galder Izagirre eszenarioan agertu ziren. Beren diska guztiei homenaldia egin zioten, eta abesti barietate handia nabari zen.
Gainera, Gorakrekin batera Berri Txarraken sortzaileak izan ziren gaienrako 3 taldekideak gerturatu ziren: Aitor Oreja, Aitor Goikoetxea eta Mikel Lopez. Eszenarioaren gainean elkartu ziren 4 kideak azken aldiz berriro jo zuten bere ikusleen aurrean.
Kontzertuan zehar, aldarripenerako momentuak izan ziren. Besteak beste, taldeak gogoan izan zuen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiaren ezeztatzea. Horregatik, Riki-Riki abesti famatua abestu zuten publikoaren laguntzaz. Altsasuko gazteen kasuari erreferentzia ere egin zioten “Min hau” abestia abestuz.