top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

Lastoz kargatutako kamioi baten suteak errepidea moztu du Iruraren altueran

20km-ko autopilaketak N-1 karreteran Irungo noranzkoan

Captura de pantalla 2019-10-23 a las 9.5
2019ko Urriaren 22a.

Iturria: El Diario Vasco

Leire RODRIGUEZ GARMENDIA

20km-ko autopilaketak egon ziren atzo N-1 errepidean Irungo noranzkoan. Lastoz kargatuta zihoan kamioi batek su hartu zuen arazo mekaniko batengatik. Egoera larriagatik, Ertzainak 9 orduz errepidea moztu behar izan zuen Iruraren altueran.

 

Errepidea eguerdiko 12:30ak aldera itxi zen eta horrek autopilaketak sortu zituen Irura inguruetan. Desbideratze bakarra Tolosa zenez, Tolosan eta gertuko herrietan ere autopilaketak sortu ziren.

 

Gainera, kontrako noranzkoan, hau da, Gasteizko norabidean, istripua egon zen bi autoen artean. Horrez gain, eguraldi euritsuagatik errepidea egoera txarrean zegoen. Honek, egoera zeharo okertu zuen Donostia zein Gasteizeko norazkorako errepideetan.

 

Goiz konplikatu baten ondoren, arratsaldeko 16:30ak aldera ezkerreko erreia ireki zuten N-1 errepidean baina ez zen nahikoa izan. Arratsaldeko 18tan oraindik autopilaketak areagotu ziren beste auto batzuen matxuragatik.

​

Azkenean, gaueko 21:30etan errepidea guztiz ireki da. Nahiz eta oraindik 8km-ko autopilaketak egon, pixkanaka bidea garbi geratu da.

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page