top of page
  • YouTube - Círculo Negro
  • Instagram

5.000 txanpinoi saltsan prestatu dira Tolosako kaleetan

X.Mikologika aurkeztu du Casinok tolosarren gastronomia eta kultura egonkortuz

albiste11.jpeg
2019ko Urriaren 19a.

Iturria: Ataria.eus

Leire RODRIGUEZ GARMENDIA

5.000 txanpiñoi saltsan prestatu ziren atzo Tolosako (Gipuzkoa) kaleetan, hau da, 250 kilo txanpinoi. Casino elkartearen 125.urteurrenaren aitzakiarekin, X.Mikologika aurkeztu zuen elkarteak tolosarren gastronomia eta kultura egonkortuz. 

 

Urtero bezala, perretxikoak, onddoak eta txanpinoiak dastatu ahal izan zituzten Tolosako herritarrek. Aurten ere 4 eguneko egitaraua izan dute. Horrela, asteazken gauetik larunbatera bitarteko gozamena izan zuten perretxiko zaleek. 

 

Izan ere, larunbatean izan zen festa handiena. Goizetik hasita jendearen joan-etorria etengabea izan zen. 2,5 metroko ontzia baliatu zuten txanpiñoi horiek guztiak prestatzeko, eta goizaldean hasitako lanak eguerdirako amaitu zituzten. Horrez gain, postuz postu, itxura eta estilo askotariko pintxoak dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Postu hauek Tolosa eta Goierrialdeko sukaldariek prestatu zituzten.

​

​

HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko!

bottom of page